Zerbitzuak

Hauek dira eskeiniko ditugun zerbitzuak 2016-17  ikasturtean:

1. GOIZEKO ZAINTZA: 7:30tatik eskolara sartzen diren arte eskolako gela batetan umeak zainduta edukitzeko aukera dago.

2. ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:

EUSKAL DANTZAK: Ostegunetan 16:30tan

Nahiz eta guk zuzenean ez antolatu, aurten MUSIKA eskolatik irakasle bat etortzen da 2 egunetan haur talde bati musika ematera.

ESKOLA KIROLA: Legorretako taldearekin koordinatuta egiten da.

3. UDA KANPAINA: UZTAILEAN 3 ASTEZ GOIZEAN 10ETATIK 13ETARA.

4. URTEAN ZEHAR ANTOLATZEN DITUGUN EKINTZAK:
- OLENTZEROREN ETORRERA DELA ETA KANTARI ATERA.
- GAZTAIN BILKETA/JANA
- IJITTU EGUNA
- IRTEERAK..
- UMOREA, GOGOA...... GERTURATU GUREGANA POZIK HARTUKO ZAITUGU ETA!!

Ekintza hauez gain, Guraso Elkartea herrian dauden hainbat batzordeetako parte- hartzaileak geranez bertan ordezkatuak gara:

- HERRI BIZITZA.
- HAURREN HERRIA.

Hauen inguruan ekarpenik egin nahi izanez gero, gustura hartuko ditugu.

Goierrin urtero antolatzen den eskola txikietako eskolen ( Gabiria, Zerain, Ezkio Itsaso, Olaberria eta Itsasondo) arteko topaketetan parte hartzen dugu eta 5 ikasturtetik behin Itsasondon topaketa antolatzen dugu.

Gipuzkoako eskola Txikien elkartean ere eragileak gara orain dela 6 urtetik.

Baikararekin ( Gipuzkoako Guraso Elkarteen Koordinakundea) harremana mantentzen dugu, antolatutako bileretan parte hartuz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina