Bilatu blogean

2015(e)ko maiatzaren 16(a), larunbata

IGARTUBEITIARA IRTEERA

5. eta 6. mailako gurasoek Igartubeitira joatea proposatu dute.

NOIZ: Maiatzaren 30, IGANDEA.
10:30etan ELKARTUKO GARA PLAZAN.( bixita 11-etan hasiko da).1,5 ordu iraungo du gutxi- gora- behera.
KOSTUA: 10 urte bitarteko haurrak dohain.
Hortik gorakoek 2.5 euro pertsonako

IZENEMATEA: Maiatzaren 20-rako itturritxiki@hotmail.com helbidean

HIK HASI UDAKO TOPAKETAK


Iadanik iriki da Hik Hasik antolatzen dituen udako topaketetan izena emateko aukera.

47 ikastaro eskainiko dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketetan: 31 Donostian eta 16 Leioan. Izan ere, aurten, hainbat hezitzaileren eskaerei erantzunez, Bizkaian, EHUko Leioako Irakasle Eskolan ere eskainiko dira.

Udako Topaketak EHUren Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailarekin batera antolatu baditu Hik Hasik orain arte, aurtengoan, EHUren Leioako Irakasle Eskola gehitu zaio.

Izena emateko epea maiatzaren 31 arte izango da.

Irakasleentzat bakarrik zuzendutako ikastaroak ez dira. Gurasoontzat ere eskaintza zabala dago.


Ikastaroen zerrenda, prezioak eta datak hurrengo esteka honetan klik eginez ikus daitezke.

LIBURUXKA ( IKASTAROEN ZERRENDA)

2015(e)ko maiatzaren 4(a), astelehena

KOLDO SARATXAGAREKIN HITZALDI-SOLASALDIA


Maiatza bete- betea datorkigu...

Eskola Txikietako irakasle eta gurasoei zuzendutako hitzaldi-solasaldi bat izango da Koldo Saratxagarekin. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Eguna: maiatzaren 11, astelehena
Ordua: 17:00-19:00
Lekua: Lasarteko Berritzegunea
Hitzaldiaren helburua: Koldo Saratxagarekin momentuko eta etorkizuneko hezkuntza erronken inguruan jardutea.
Izena emateko esteka: http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1470BGNC76

5. ETA 6. MAILAKO GURASOEN BILERA DEIALDIA

Kurtsoa amaitzear dago eta oraingo honetan, 5. eta 6. mailako gurasoei egokituko zaizue kurtsoa bukatu baino lehen ekintza
( irteera....) antolatzea. Horretarako:

- Maiatzak 11-an herriko plazan arratsaldeko 17:30tan bilera egiteko deialdia duzue.

Freskatu buruak eta hasi pentsatzen..

UEMAK ANTOLATUTAKO TAILERRAK

MAIATZAK 6-an ETA 13-an UEMAK ANTOLATUTAKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO DUGU:

GURE ALDETIK, PARTE HARTZERA ANIMATU NAHI ZAITUZTEGU, DENOK DUGULAKO ZER APORTATU.

GABIRIAN GOIERRIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA

MAIATZAREN 16an ( LARUNBATA) GABIRIAN ZITA DUGU. IZAN ERE, GOIERRIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA IZANGO DA.

HURRENGO URTEAN ITSASONDON IZANGO DA.


ZATOZ, ONDO PASAKO DUGU!!

ARRATSALDEKO 16:30-etan HASIKO DA. JOLASAK, FUTBOL PARTIDAK ETA MERIENDA IZANGO DA.