2015(e)ko abendua 14, astelehena

GABON KANTAK

Gabonak iritsi dira eta Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarako prestatu behar dugu!

      

Gabon kanten entsaioak:

Abenduaren 13/15 eta 20-ean à 17:30 h 
                         



                        

2015(e)ko abendua 13, igandea

2015(e)ko abendua 12, larunbata

2015(e)ko urria 31, larunbata

GAZTAIN JANA

Datorren larunbatean, azaroak 7, Gaztain Jana egiteko elkartuko gara

Aurten PLAZAN izango da!

Euririk egingo EZ balu: 16:30 Eskolan elkartu eta mendi buelta egingo dugu

Euria egongo balu: 17:00-etan plazan jolasak antolatuko dira

19:00 inguru GAZTAIN JANA egingo dugu

ANIMATU!!!


2015(e)ko urria 1, osteguna

KURTSO HASIERA 2015/16

Kaixo denoi!

Dagoeneko ikasturteari hasiera emateko lehen batzarra egin dugu!

Hona hemen kide eta urte berriari hasera emateko erabili genuen aurkezpena.



2015(e)ko ekaina 2, asteartea

SAN JUAN SUA

DANTZAN ATERA NAHI BADUZU, ZATOZ ENTSAILOETARA.

EKAINAREN 8,10,15 ETA 17an IZANGO DIRA.
ADI DEIALDIETARA!

BI BILEREN DEIALDIA

1. KURTSO BUKAERAKO BATZAR OROKORRA.
NOIZ: EKAINAREN 16-an ARRATSALDEKO 5-etan.
NON: UDALETXEAN.
ZAINTZA ZERBITZUA EGONGO DA.

2. UDA KANPAINARA JOANGO DIREN HAURREN GURASOEKIN BILERA:

NOIZ: EKAINAREN 16-an BATZAR OROKORRA BUKATZEAN.
NON: UDALETXEAN.

ZUEN ASISTENTZIA GARRANTZITSUA DA.

FESTAK ANTOLATZEKO BILERA

OHIKOA DEN MODUAN, UDALETXEAN ELKARTUKO GARA HERRIKO BESTE ERAGILEEKIN BATERA, HERRIKO FESTAK ANTOLATZEKO.
GONBIDATUTA ZAUDETE!!
NOIZ: EKAINAREN 3-an 18:00-etan

2015(e)ko maiatza 16, larunbata

IGARTUBEITIARA IRTEERA

5. eta 6. mailako gurasoek Igartubeitira joatea proposatu dute.

NOIZ: Maiatzaren 30, IGANDEA.
10:30etan ELKARTUKO GARA PLAZAN.( bixita 11-etan hasiko da).1,5 ordu iraungo du gutxi- gora- behera.
KOSTUA: 10 urte bitarteko haurrak dohain.
Hortik gorakoek 2.5 euro pertsonako

IZENEMATEA: Maiatzaren 20-rako itturritxiki@hotmail.com helbidean

HIK HASI UDAKO TOPAKETAK


Iadanik iriki da Hik Hasik antolatzen dituen udako topaketetan izena emateko aukera.

47 ikastaro eskainiko dira aurtengo Hik Hasi Udako Topaketetan: 31 Donostian eta 16 Leioan. Izan ere, aurten, hainbat hezitzaileren eskaerei erantzunez, Bizkaian, EHUko Leioako Irakasle Eskolan ere eskainiko dira.

Udako Topaketak EHUren Hezkuntzaren Teoria eta Historia sailarekin batera antolatu baditu Hik Hasik orain arte, aurtengoan, EHUren Leioako Irakasle Eskola gehitu zaio.

Izena emateko epea maiatzaren 31 arte izango da.

Irakasleentzat bakarrik zuzendutako ikastaroak ez dira. Gurasoontzat ere eskaintza zabala dago.


Ikastaroen zerrenda, prezioak eta datak hurrengo esteka honetan klik eginez ikus daitezke.

LIBURUXKA ( IKASTAROEN ZERRENDA)

2015(e)ko maiatza 4, astelehena

KOLDO SARATXAGAREKIN HITZALDI-SOLASALDIA


Maiatza bete- betea datorkigu...

Eskola Txikietako irakasle eta gurasoei zuzendutako hitzaldi-solasaldi bat izango da Koldo Saratxagarekin. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu.

Eguna: maiatzaren 11, astelehena
Ordua: 17:00-19:00
Lekua: Lasarteko Berritzegunea
Hitzaldiaren helburua: Koldo Saratxagarekin momentuko eta etorkizuneko hezkuntza erronken inguruan jardutea.
Izena emateko esteka: http://nagusia.berritzeguneak.net/eu/actividades_detalle.php?codigo=1470BGNC76

5. ETA 6. MAILAKO GURASOEN BILERA DEIALDIA

Kurtsoa amaitzear dago eta oraingo honetan, 5. eta 6. mailako gurasoei egokituko zaizue kurtsoa bukatu baino lehen ekintza
( irteera....) antolatzea. Horretarako:

- Maiatzak 11-an herriko plazan arratsaldeko 17:30tan bilera egiteko deialdia duzue.

Freskatu buruak eta hasi pentsatzen..

UEMAK ANTOLATUTAKO TAILERRAK

MAIATZAK 6-an ETA 13-an UEMAK ANTOLATUTAKO TAILERRETAN PARTE HARTZEKO AUKERA IZANGO DUGU:

GURE ALDETIK, PARTE HARTZERA ANIMATU NAHI ZAITUZTEGU, DENOK DUGULAKO ZER APORTATU.

GABIRIAN GOIERRIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA

MAIATZAREN 16an ( LARUNBATA) GABIRIAN ZITA DUGU. IZAN ERE, GOIERRIKO ESKOLA TXIKIEN TOPAKETA IZANGO DA.

HURRENGO URTEAN ITSASONDON IZANGO DA.


ZATOZ, ONDO PASAKO DUGU!!

ARRATSALDEKO 16:30-etan HASIKO DA. JOLASAK, FUTBOL PARTIDAK ETA MERIENDA IZANGO DA.

2015(e)ko apirila 21, asteartea

GABIRIAN ESKOLA TXIKIETAKO FESTA

GOGORATU EKAINAREN 14an GABIRIAN ZITA BAT DUGULA.

2015ko Eskola Txikien Festaren berri emateko, honako webgune hauek jarrai ditzakezue:

gabiriaeskolatxikiak.blogspot.com.es

Facebook: Gabiria Bizirik

Twitter: @gabiria2015

ERROPA SALGAI

ESKOLA TXIKITAKO UDAKO ERROPA SALGAI EGONGO DA ESKOLAKO ATERPEAN OSTIRALERARTE

2015(e)ko apirila 19, igandea

IZTUETA BASERRIRA IRTEERA

Hemen dituzue aurreko larunbatean egindako irteeraren argazki batzuk.
Ederki ibili ginen!!
Eskarrikasko 3. eta 4. mailako gurasoei irteera hau antolatzeagatik

2015(e)ko martxoa 31, asteartea

IZTUETA BASERRIRA GOIZ PASA

ORAINGO HONETAN 2. ZIKLOKO GURASOEI EGOKITU ZAIE HURRENGO IRTEERA PRESTATZEA... ETA DAGOENEKO PREST DAGO
NOIZ: APIRILAREN 18an
10:30etan ELKARTUKO GARA PLAZAN.
HANDIK PIPASERA KOTXEZ ABIATUKO GARA, GERO IZTUETA BASERRIRA JOATEKO.
IZTUETAN ANIMALIAK, PRODUKTUEN DASTAKETA, BIDEOAK,ANIMALIAK.. IKUSIKO DITUGU.
HAMAIKETAKOA NORK BEREA EMAN..
SARRERA: 4 EURO HELDUKO.

ANIMATU ETA ZATOZ GUREKIN!!

2015(e)ko otsaila 27, ostirala

3. eta 4. MAILAKO GURASOENTZAT BILERA DEIALDIA


IRISTEAR DA UDABERRIAA!!
3. ETA 4. MAILAKO GURASOEI EGOKITZEN ZAIZUE HIRUHILABETEA BAINO LEHENAGOKO EKINTZA PRESTATZEA..
HORRETARAKO ASTEAZKENEAN, MARTXOAREN 4AN, 5ETAN PLAZAN ELKARTZEKO DEIALDIA DA HAU.

HASI PENTSATZEN ZER ETA NOIZ EGIN..

2015(e)ko otsaila 22, igandea

2015(e)ko otsaila 9, astelehena

IJITTU EGUNA 2015

Eguraldiak lagundu gintun... Baita giroak ere!!
ESKARRIKASKO LH1 ETA LH2ko GURASOAK

HEMEN DITUZUE ARGAZKI BATZUK

2015(e)ko otsaila 3, asteartea

2015(e)ko otsaila 2, astelehena

BILERA OROKORRA

NOIZ: OTSAILAK 11an arratsaldeko 5:30tan ( ordu eta erdiko iraupena izango du)
NON: UDALETXEKO 1. SOLAIRUAN.
ZAINTZA EGONGO DA.
ZUEN EKARPENAK NAHI DITUGU!!
ORDURARTE!!

IJITTU EGUNA

Hona hemen bileran adostutako plangintza:

- 4:30tan plazan elkartuko gara. Jubilatuen elkartera joango gara ijitto beso erraldoia egitera.
- Euria egiten ez badu ( Aiiii) herrian zehar buelta bat emango dugu zartagiak eraginez.
- Euria egiten badu, frontoira joango gara zartagiak eragitea.
- Bukatzeko afari-merienda gurasoak ekarritako janariarekin ( Horretarako zuen laguntza behar dugu)
ETORTZERA ANIMATU NAHI ZAITUZTEGU!! JARRI MOZORROA ETA ERAGIN ZARTAGIAK!!

2015(e)ko urtarrila 19, astelehena

IJITTU EGUNA PRESTATZEKO BILERA

Adi 1. eta2. mailako gurasook!!
Datorren asteazkenean, hilak 21ean Ijittu eguna prestatzeko bilera daukagu arratsaldeko 6etan udaletxean.

FRESKATU BURUAK ETA HASI PENTSATZEN!!


IJITTU EGUNA: OTSAILAK 7AN IZANGO DA.